XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...); eta luzaro gabe, orratx!... dana kakaztuta esnatzen nauk.
Nire zorigaitza!
Bai, eztuk gauza atsegingarria, ez iretzako eta are gutxiago irekin lo egin bear dunarentzako.
- Bai, bai, ulertzen diat, ala duk.
- Ekin zion Pernando'k alik eta arpegirik kertenena jarrita.
- Lurrean lo egitea latza baldin ba'duk ere,
Ba-natxiak, beraz, bazter baten billa.
- Ik ala naiago ba'duk... - Ekin zion berriro Pernando'k ergel-antzo.
Arrats artan Pernando'k sekulako gaugiroa bota omen zun, bere zorioneko zurrunkak auzoak esnatu bearrez.
Antton gizajoak berriz, naiko lan izan zun bere buruari lo ar-erazten.
Lurrean zetzala makiña bat mugida egin zitun - noski bere ezur minberak gozatu-erazteko.
Alperrik baiña! Goizeko seietarako kalean zen ostera, Pernando kakalearen inbiri gorritan.
Antton'ek goiz artan jakin izan ba'lu Pernando'k lotarako erabilli zun anterea (I)
Zurrunken ordez marruak entzungo ziran noski auzotan!